Bestalde, Euskal Herriko gizarteak epaiketa geldiarazteko indarra duela adierazi dute, eta horretarako kalean borroka egin beharra dagoela azpimarratu: “Auzia artxibatzeko indarra hemen dago, Euskal Herriko gizartean”. Hori dela eta Todak auziaren aurka agertzeko deia egin die herritarrei. Besteak beste, presoen eskubideen alde urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazio deialdiarekin bat egingo dutela esan dute auzipetuek.
Era berean, epaiketak eraginda 431.000 euroko gastua izan dutela azaldu dute: bidaiak, jatorduak eta ostatua, epaiketa gastuak, galdutako lan orduak eta abar. Jaurlaritzari gastu horiei guztiei aurre egiteko laguntzak eskatu dizkiote.
18/98 auzia
18/98ko auzipetuek alderdi politikoen isiltasuna salatu dute
18/98 auziko abokatu eta auzipetuek Euskal Herriko alderdien isiltasuna salatu dute gaur. Teresa Toda bozeramaileak azaldu zuenez, jarrera hori PSE-EE eta PPren aldetik espero zitekeen baina EAJ, EA, Aralar eta EB “non dauden” galdetu dute auzipetuek. Gogorarazi duenez, hasiera batean epaiketaren aurka agertu ziren arren, ordutik inork ez du adierazpen gehiago egin gertatu direnak kontuan hartuta; joan den astelehenean, Boceguillasen (Segovia, Espainia) izandako istripua kasu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu