18/98 auzikoak atzotik Gernika-Lumon (Bizkaia) itxialdia egiten ari dira -Elai-Alai aretoan izango dira ostirala bitartean-, eta gaur egin dituzte aurreneko bilerak euskal eragileekin egoera aztertzeko. Euskadiko Gazte Kontseiluarekin, EGIrekin, Euskal Herriak Bere Eskolarekin, Euskal Herriko Gazte Kontseiluarekin eta Segi-rekin egin dituzte batzarrak, eta, 18/98+ taldekoek jakinarazi dutenez, eskubide zibil eta politikoez eta "gabezia demokratikoez" hitz egin dute.
18/98 epaiketa eginda dago eta epaiaren zain daude. "Gizartearen aldetik erantzuna behar du", esan dute auzipetuek gaur, "baina ez epaia ematen dutenean, aurretik baizik, Euskal Herriak auziari eta horri segitu zioten beste auziei bizkarra ematen dien seinale".
Eguerdian Azokan elkarretaratzea egin dute (argazkian; Argazki Press), 18/98, berriro ez! lelopean.
Bihar beste bilera batzuk egingo dituzte, herri mugimenduetako eragileekin, eta 12:00etan elkarretaratzea egingo dute Merkurion. 19:30ean, berriz, Kultur Etxean memoria historikoaz filma botako dute.
18/98 auzia
18/98ko auzipetuen lehen bilerak Gernika-Lumon
Atzotik itxialdia egiten ari dira. Auziak "gizartearen aldetik erantzuna behar du, baina ez epaia ematen dutenean, aurretik baizik", esan dute. Bihar eragile gehiagorekin batzartuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu