Bart gauean 19 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen, ustez Batzar Nagusiak kaleko tranbia geltokira molotov koktel-ak jaurti dituelako. Erasoa lagun batek baino gehiagok egin dutela jakinarazi du Ertzaintzak eta haien bila ari dela. Atxilotutakoa Ekaitz Samaniego dela eta Ertzaintzak inkomunikatuta duela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Espainiako Auzitegi Nazionalera bihar eramango dute Samaniego, AAMren arabera.
Samaniegoren atxiloketa salatzeko mobilizazioak antolatu dituzte gaur eta biharko Gasteizen.
gizartea
19 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen, tranbiako geltoki batera 'molotov koktela'-k jaurtitzea egotzita
Atxilotutakoa Ekaitz Samaniego dela eta Ertzaintzak inkomunikatuta duela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu