Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, adingabea neska bat da, eta 16 urte ditu. Euria ari zuela eta, balkoi baten azpian zegoen. Ekainaren 24an gertatu zen.
Iturri beraren arabera, mutilak sexu harremanak izatea proposatu zion; neskak ezetz esan zion, eta, horren ondotik, ukituak egin zizkion. Herenegun atxilo hartu zuten 19 urteko gaztea Urnietan (Gipuzkoa).