Sestaoko (Bizkaia) 19 urteko mutil bat zendu da bart Trapagaranen (Bizkaia) eta beste hiru gazte zauritu, bi autok talka egin ostean. BI-745 errepidean izan da istripua, Galindo zuzengune parean.
Opel Vectra autoak errepidetik irten eta beste kotxe bat jo du. Opeleko lau bidaiarietako bat da hil dena. Zauritu direnak ere han zihoazen, eta Sestaokoak dira -bi 18 urtekoak, bestea 19koa-. Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.
Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.
Gizartea
19 urteko mutil bat hil da Trapagaranen, auto istripuan
Sestaokoa da hildakoa. Beste hiru gazte zauritu egin dira ezbehar behean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu