19 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak bart goizaldean Lezaman (Bizkaia), bikotekidari tratu txarrak ematea egotzita.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, bart goizaldean gertatu da erasoa: lehendabizi, ostikoz hartu du lurrean, eta aurpegia eta sabelaldea zanpatu dizkio behin eta berriz. Halako batean, ihes egitea lortu du emakumezkoak, eta sukaldean babesten saiatu da seme txikiarekin batera. Ustez, atzetik jarraitu dio, ordea, erasotzaileak, eta han, sukaldeko laban bat hartu eta harekin ekin dio andrearen kontra. Ebaki arinak egin dizkio aurpegian eta sabelean. Emakumea haurdun dago.
Halako batean gizonezkoak etxetik alde egin du, eta orduan Ertzaintzara deitu du emakumezkoak. Etxera joan eta osasun zentro batera eraman dute ertzainek emakumea. Ondoren, gasolidengi batean aurkitu dute ustezko erasotzailea eta atxilotu egin dute.
emakumeen kontrako indarkeria
19 urteko mutil gazte bat atxilotu dute Lezaman, bikotekideari eraso diolakoan
Besteak beste, sukaldeko aizto batekin egindako ebakiak ditu emakumezkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu