Gizartea

19 urteko zigorra jarri diote Jon Ezkurdiari, Koldo Losada hiltzea egotzita

"Ankerkeriazko hilketa" egitea leporatuta zigortu zuen herri epaimahaiak, eta orain espeetxe urteak zehaztu ditu epaileak.

2016ko martxoaren 4a
13:27
Entzun

Jon Ezkurdiari 19 urteko kartzela zigorra jarri dio Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, Koldo Losada hiltzea egotzita. Epaiketaren ostean "ankerkeriazko hilketa" leporatu zion herri epaimahaiak, eta orain zigorra zehaztu du Juan Mateo Alaya epaileak.

Hilaren 25ean eman zuen zigorra herri epaimahaiak. "Ankerkeriazko hilketa, familiakoa izatearen larrigarriarekin". Koldo Losada aktorea hiltzeagatik hogei urteko kartzela zigorra eskatu zuten fiskalak eta akusazio partikularrak akusatuarentzat, eta Losadaren senideekiko urruntze agindua. Jone Goirizelaia defentsaren abokatuak aurreratu zuen sententziari helegitea jarriko diola.

2014ko azaroan bikotekidea hiltzeagatik atxilotu zuten Ezkurdia. Bilboko bere etxean aurkitu zuten Losadaren gorpua bi lagunek, buruan kolpe bat zuela, eta ordu gutxira atxilotu zuten Ezkurdia; akusatuak berak aitortu zien lagunei senarra hil zuela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.