Arratsaldeko zazpi eta erdietan egingo dira Gasteizko Pilarreko Amaren parrokian Henrike Knörr (Tarrragona, Herrialde Katalanak, 1947) euskaltzain, filologo, eta EHUko katedradunaren hileta elizkizunak. Azken agur horretan parte hartzeko gonbidapena egin du Euskaltzaindiak.
Knörr herenegun hil zen, 61 urterekin. Lan zabala utzi du, batik bat, hizkuntzalaritzaren arloan. 1977an izendatu zuten euskaltzain oso, eta egun, Iker saileko buru zen. Hain zuzen ere, onomastika eta toponimia ikerketan ardatzeko bat izan da.
Heriotza
19:30ean egingo dira Henrike Knörren hiletak Gasteizko Pilarreko Amaren parrokian
Herenegun hil zen euskaltzain eta EHUko katedraduna, 61 urterekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu