Omenaldia egin zieten atzo 1936ko gerran hildako hiru irakasleri, Zalduondon (Araba). Urte hartako abuztuan atxilotu zituzten, eta, hil ondoren, Urbasako Otsoportilloko amildegitik bota zituzten gorpuak.
Irakasle horien ondorengoak izan ziren Zalduondon. Haritz bat landatu zuten haien omenez, eta lore eskaintza bat egin zuten maisuak oroitzeko jarritako oroitarrian. Enrique Villarreal Drogas abeslariak kantatu zuen bertan.