OROIMEN HISTORIKOA

1936ko gerrako miliziano baten gorpuzkiak itzuli dizkiete senideei Lemoan

Hilario Blanco Reguero zen milizianoa, eta haren arrastoak Lemoatxa mendiko hobi batean topatu zituzten.

Hilario Blanco zenaren senideei haren arrastoak eman dizkiete Lemoan. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 21a
10:47
Entzun

Eusko Jaurlaritzak eta Lemoako Udalak eman dizkiote aztarnak sendiari. Ekitaldian, Monika Hernando Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideen zuzendariak, Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak, Paco Etxeberria Aranzadi Zientzia elkarteko presidenteak eta Blanco zenaren senideek hartu dute parte.

Aranzadiren arabera, 1937ko ekainaren 3 eta 5 artean hil zuten Blanco, Bilbo babesten Burdin Gerrikoaren aurkako erasoaldi batean. Barakaldokoa zen, eta 28 Batailoian aritu zen borrokan.

2014ko udazkenean, Lemoatxako lubakiak berreskuratzeko lanetan ari zirela, metalezko objektu bat topatu zuten, eta ondoan, gorpuzkiak. Hobitik atera zituzten arrastoak iazko urriaren 26an, eta Euskadiko Artxibategi Historikora joz jakin zuten norenak ziren arrastoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.