1936ko gerran frankistek Andoainen (Gipuzkoa) fusilatutako 25 abertzale eta errepublikarrei omenaldia egin diete gaur eguerdian Alfaro parkean. Txalapartariak, dantzariak eta bertsolariak izan dira ekitaldian. Halaber, Oroituz taldeko kideek hitz egin dute. Urtero inguruko herrietako talde bat gonbidatzen dute ekitaldira, eta aurten Lasarteko Oroimen taldea izan da Andoainen. Errepublikanoen Musika Bandarekin kalejira eta herri-bazkaria egin dute gero.
Bihar, berriz, Nafarroan fusilatutakoei egingo diete omenaldia, Iruñean; 12:30ean hasiko da ekitaldia, gaztelu gibelean.