OROIMEN HISTORIKOA

1936ko gerran hildako nafarrak omendu dituzte Sartagudan

«Nafarroako Oroimen Historikoaren Eguna» antolatu dute gaurko, Sartagudako Oroimenaren Parkearen bosgarren urteurrenaren harira. Jose Maria Jimeno Jurio historialaria ere omendu dute.

2013ko maiatzaren 4a
22:49
Entzun

1936ko gerran hildako nafarrei omenaldia egin diete gaur Sartagudan. «Nafarroako Oroimen Historikoaren Eguna» egiten ari dira gaur, herri horretako Oroimenaren Parkeak bost urte bete dituela ospatzeko. Gerran hildako 3.000 nafar inguru omentzeko egin zuten parkea.

12:00etan egin dute ekitaldi nagusia. Jose Maria Jimeno Jurio historialaria ere omendu dute, hark egindako ikerketei esker topatu baitzituzten fusilatutakoak lurperatutako hainbat hobi. Omenaldiez gain aldarrikapen eguna ere bada, Jose Ramon Martinez Alargunen Herriaren Elkarteko kideak; erakunde publikoek gaiaren inguruan izandako «utzikeria» kritikatu nahi dute. Martinezen hitzetan, «inork ez die biktimei edo senideei barkamena eskatu».

14:00etan herri bazkaria egingo dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.