2008ko urriaren 14a
00:00
Iaz Nafarroan izandako gripe kasuak. Nafarroako Osasun departamentuak abiatu du gripearen kontrako kanpaina. Iaz, 19.558 kasu izan ziren herrialdean, eta aurten, 60 urte baino gehiago dutenentzat da, bereziki, kanpaina.
40
Itoizko inguruetan erregistratutako lurrikarak. Irailaren 30eko goizaldetik herenegun arte, 40 mugimendu sismiko erregistratu dituzte Itoizko urtegian eta haren inguruetan, Itoizko Koordinakundeak jakinarazi duenez. Lurrikaretatik seik epizentroa urtegian bertan izan zuten. Ritcher eskalan 2,4ra ailegatu zen lurrikara bat.
11.000
Euskalduntzeko Irale programan parte hartu duten irakasleak. 1994 eta 2008. urteetan 11.000 irakaslek izena eman dute irakaslegoa euskalduntzeko Irale programan. Haietatik 5.000 lagun PL2 hizkuntza eskakizuna lortzen saiatu dira, eta %79k eskuratu du eskakizun hori, alegia, 4.000 lagun inguruk.
116.650
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan bizi diren etorkinak. 2008ko urte hasieran 116.650 etorkin zeuden Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erroldetan izena emanda. 2005ean baino %60 gehiago dira etorkinak hiru herrialde horietan, eta, hazkunde horrekin, 56.918 lagun gehiago daude.