Hego Euskal Herrian 1998an baino sei aldiz etorkin gehiago zeuden erroldatuta iaz: 19.511 ziren 1998an eta 122.776 iaz. Jatorriz atzerritarrak dira iaz Hego Euskal Herrian erroldatuta zeuden 2.718.318 biztanleetatik 122.776, hau da, %4,5; 1998an, aldiz, Hego Euskal Herriko biztanleen %0,74 ziren jatorriz atzerritarrak.
Espainiako Estitistika Erakundeak (INE) eman ditu datuak. INErentzat ez dira atzerritarrak Herrialde Katalanetatik, Galiziatik eta Espainiatik Euskal Herrira etorritako herritarrak. INEren datuak erroldetan oinarrituta daude eta datuetan falta dira, beraz, erroldatu gabe dauden atzerritarrak.Hego Euskal Herriko biztanleria oso gutxi hazi da zortzi urtean: hazkundea 88.871 biztanlekoa izan da, (2.629.447 ziren 1998an eta 2.718.318 iaz). 1998tik 2005 bitartean handiagoa izan da atzerritarren kopuruaren hazkundea, Hego Euskal Herriko biztanleen kopuru osoaren hazkundea baino: iaz 1998an baino 103.265 atzerritar gehiago zeuden erroldatuta Hego Euskal Herrian.Atzerritarren kopuru eta hazkunde handiena Nafarroan gertatu da: 4.313 ziren 1998an (%0,81) eta 49.882 iaz (%8,41).Iaz erroldatutako atzerritarren artean gizonak dira 26.991 (%54,10) eta emakumeak 22.891 (%45,90). Atzerritar guztietatik 0-15 urte artekoak dira %17.
1998tik 2005era seikoiztu egin da atzerritarren kopurua Hegoaldean
Erroldatutako atzerritarrak biztanleriaren %0,74 ziren duela zortzi urte eta %4,5, berriz, iaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu