Euskal Presoak
19na urteko kartzela zigorra jarri diete ustezko bi ETAko kideri
Luis Mariñelarenari eta Asier Karrerari 19 urteko kartzela zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Epaitegiko laugarren sekzioak. Epaileak frogatutzat eman du, ustezko bi ETAko kide horiek armak eta lehergailuak ezkutatu zituztela Gasteizko etxe batean 1998tik 2000ra bitartean. Sententziaren arabera, armak gordeta zituzte etxebizitza "Ituren komandoko" hirugarren kide baten izenean zegoen.
Poliziak dioenez Mariñelarena eta Karreraren zelatan zebiltzan, baina 2000ko ekainean etxe hartatik "azkar batean" alde egin zutenean, pista galdu zieten. Horregaitik, egun batzuk beranduago zelatan jardun ziren etxera sartu zen polizia, miatzera. Diotenez, 60 kilo titatide atzeman zituzten, subfusil bat, hiru pistola, dinamita kartutxoak, tenporizadoreak, eta lehergailuak egiteko materiala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu