Azken orduetan bi mutil gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Bilbon, beren bikotekideei eraso egitea egotzita.
Hala, bart goizaldean 20 urteko gizonezko bat atxilotu du Nikolas Alkorta kalean, bikotediari, 17 urteko neska bati, eraso diolakoan.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, goizeko lau eta erdiak aldera gertatu da erasoa: biktima etxera zihoan, eta bikotekideak ukabilkadaka eraso dio. Gertatutakoa salatu du biktimak, eta Ertzaintzak 20 urteko A.F.A.V atxilotu du erasotzailea delakoan.
Neska gaztea Basurtuko erietxera eraman behar izan dute anbulantzian, eta pronostiko erreserbatuarekin ingresatu dute.
Metroko trenbidera bota
Bestalde, atzo goizaldean 22 urteko mutil gazte bat atxilotu zuten, bikotekidea bortizki bultzatu eta metroko trenbidera botatzea leporatuta. Herrizaingo Sailaren arabera, goizeko ordubi eta erdiak aldera gertatu zen erasoa, Santutxu auzoko Zalbide kaleko geltokian. Ertzaintzaren patruila iritsi zenean metrokosegurtasun zaindariek atxikita zeukatensutezko erasotzailea. Halaber, dagoeneko atera zuten neska trenbidetik. Emakumezkoak ez du osazun zerbitzuen laguntzarik behar izan.
Emakumeen kontrako indarkeria
20 e ta 22 urteko bi mutil atxilotu dituzte, bikotekideei eraso dietelakoan
Bilbon gertatu dira eraso biak. Batean, metroko trenbidera bota du biktima erasotzaileak; bestean, Basurtuko erietxean ingresatu behar izan dute emakumezkoa zituen kolpeengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu