Epaiketa
20 urteko espetxea eskatu dute Grenobleko dinamita lapurretagatik auzipetutako lau lagunetako bakoitzaren aurka
Parisko Krimen Auzitegi Bereziko fiskaltzak 20 urteko espetxe zigorra eskatu du Gregorio Vicario, Dolores Lopez, Alberto Ilundain eta Didier Agirre euskal herritarre aurka. 2001ean Grenoblen (Frantzia) 1,6 tona dinamita lapurtzea zein ETAko kide izatea egozten diete, eta horregatik epaitu dituzte.
2001eko martxoan izan zen lapurreta. Frantziako Poliziak dio ebatsitako dinamitaren herena inguru berreskuratu dutela hainbat operaziotan, eta gainerakoa ETAk ibili duela atentatuak egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu