Ertzaintzak 20 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Mungian (Bizkaia), neska-laguna jo zuela egotzita. Biktimak berak salatu zuen hura.
Emakumeak esan zuenez, erasoa jaso ondoren Mungiako Udaltzaingora joan zen bera, babestera, eta mutilak atzetik segitu zion.
Ezkerreko eskuan hortzaka egin zion ustezko erasotzaileak, eta ukalondo eta beso batean zauriak eragin zizkion.
Ertzainek etxean atxilotu zuten mutila.
Emakumeen kontrako indarkeria
20 urteko mutil bat atxilotu dute Mungian, neska-laguna jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu