Behe–tentsioko elektrizitate-koadro bat muntatzen ari zela, elektrokutatuta hil zen atzo 32 urteko langile bat Loiuko Aceros Olarra lantegian. Behargina azpikontratatuta zegoen, eta Enpresa Batzordearen idazkari Rojok faktore horrek ezbeharrean eragina izan duela adierazi du. Langileak instalakuntzak ondo ezagutu izan balitu istripua ekidin zitekeela esan du.
Rojok gaineratu du uda garaian azpikontratatutako langileen kopuruak nabarmen egiten duela gora —280 inguru—, eta oso zaila dela segurtasuna gainbegiratzeaz arduratzen diren 12 pertsonek kontratatutako horrenbeste behargin kontrolpean izatea, eta haiei segurtasun neurriei buruzko informazioa ematea.
lan istripua
200 bat langilek elkarretaratzea egin dute Aceros Olarran, kide baten heriotza salatzeko
Loiuko (Bizkaia) Aceros Olarra lantegian atzo elektrokutatuta hil zen langilearen heriotza salatzeko, 200 lagun inguruk elkarretaratzea egin dute ‘Lan istripurik ez’ lelopean. Enpresa Batzordearen idazkari Juan Antonio Rojok (CCOO) iradoki du hildakoa azpikontratatua izateak eta lantegiko tresneria behar bezala ez ezagutzeak zerikusia izan duela istripuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu