2002ko abuztuko maila gorenera ailegatu da euribor indizea

joxerra senar
2006ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Ekainean hipoteka mailegua berritu behar dutenek badute kezkatzeko arrazoia. Maileguon interes tasak ezartzeko erreferentziatzat hartzen den urtebeteko euribor indizeak 3,308an amaitu du maiatza. 2002ko abuztura atzera egin beharra dago euriborra hain goian ikusteko, baina laster apurtuko du langa hori, igotzen jarraitzeko joera hartua baitu azken irailaz geroztik.

Horrek esan nahi du finantza erakundean hipoteka berritu behar dutenei hileroko kuota nabarmen garestituko zaiela, iaz garai honetan %2,193an zegoelako.Hego Euskal Herrian maileguok batez beste 144.000 eurokoak dira eta hipoteka hori 20 urtera duenak 80 euro gehiago ordaindu beharko ditu. %3,308ko interes tasari inolako igoerarik ezarri gabe, hileroko kuota 821 eurokoa da.



EUROGUNEKO INFLAZIOA, %2,5-EAN. Interes tasa orokorrak ere hurrengo astean igoko direla dirudi. Euroguneko kontsumo prezioak urtebetean %2,5 igo dira maiatzean, eta horrek esan nahi du Europako Banku Zentralak ziurrenik interes tasak hilabete honetan igoko ditula. %0,25 edo %0,5, hor dago gakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.