2008an 52,7 kilo ontzi jaso ziren biztanleko EAEn; Nafarroan, berriz, 35,3

Espainiako Estatistika Institutuak 2008an jasotako hiri hondakinen inguruko datuak eman ditu

Erredakzioa
Donostia
2010eko irailaren 25a
00:00
Entzun
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Nafarroan baino ontzi kilo gehiago jaso ziren biztanleko 2008an. Hala jaso du Espainiako Estatistika Institutuak hondakinen bilketaren inguruan kaleratutako datuetan. EAEn 52,7 jaso ziren biztanleko, eta Nafarroan, 35,3. Bildutako paperaren, kartoiaren, beiraren eta zabor nahasien inguruko datuak ere eman ditu.

Papera eta kartoia kontuan hartuta, Nafarroan EAEn baino gehiago jaso dute: 50,9 kilo eta 39 kilo, hurrenez hurren. Biztanleko beira kopurua jaso dute biztanleko Nafarroan eta Gipuzkoan: 24,4, hain zuzen ere.

Dena den, zabor gehiena nahasita biltzen jarraitzen da. Hain zuzen ere, EAEn 493,4 kilo zabor jaso ziren nahasita biztanleko; Nafarroan, berriz, zertxobait gehiago: 546,6 kilo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.