2010eko urtarrilean beste emakume bat hil zuten Tolosan, eta zigortuak bi urte egin zituen kartzelan

2012ko martxoaren 26a
13:49
Entzun

Azkeneko bi urtean Tolosan hil duten bigarren emakumea da oraingoa. 2010eko urtarrilaren 17an Elena Cal (45 urte) hil zuten, labankadaz.

Epaiketa urte eta erdira egin zuten, Gipuzkoako Auzitegian. Fiskalak Pablo Jorge Simaorentzat hamalau urteko espetxe zigorra eskatu zuen, eta epaileak hiru urte eta erdikoa jarri zion, "erailketa aurrez pentsatu gabea eta zuhurtziagabekeriazko homizidioa" izan zela iritzita. Simaok kartzelan bi urte pasatu zituen, eta Tolosan bizi da.

Epaiak, halaber, hildakoaren bikotekideari 92.000 euroko kalte-ordaina ematera behartu zuen hura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.