2007-2011 epealdian Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari transferitu gabeko eskumenengatik ordaindu beharreko diru kopurua zehaztu eta hitzartu dute. Kontzertu Ekonomikorako Batzorde Mistoko kideek sinatu dute akordioa, Idoia Zenarrutzabetia Jaurlaritzako lehendakariordea eta Pedro Solbes Espainiako Ekonomia ministro eta bigarren presidenteordea buru zirela.
Aurtengorako finkatu duten behin-behineko kupoa 1.565 milioi eurokoa dela agertu du Zenarrutzabeitiak, baina kopuru horri hainbat dedukzio ezarri behar zaizkiola; besteak beste, osasun arloan 57,9 milioi inguru, hezkuntzan 43,9 milioi eta Menpekotasun Legearen ondorioz 25 bat milioi.
Ekonomia
2011 arteko kupoaren ordainketa hitzartu dute Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak
Aurten 1.565 milioi euro emango dizkio Gasteizek Madrili. Jaurlaritzako lehendakariorde Idoia Zenarrutzabeitiak eta Espainaiko Ekonomia eta Ogasun ministroak gidatu dituzte negoziazioak eta akordioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu