Ezker abertzalea ari da 2011ko udal eta foru hauteskundeetan parte hartu ahal izateko proposamena lantzen, eta alderdi berriaren estatutuak urtarrilerako iragarri dituzte gaur Txelui Morenok, Marine Pueyok eta Xanti Kirogak Iruñean. Azaroaren 27an aurreratu zuen moduan "zehatz-mehatz" Alderdien Legea beteko duten estatutuak izango dituela berretsi dute, eta Candido Conde-Pumpido Espainiako fiskal buruak hori nahikoa ez dela esatea, kargutik kentzeko modukoa dela adierazi dute.
"Aurrez aurre" aritzeko asmoa iragarri du ezker abertzaleak, "eta ez zirrikituen bidez". Amaitzear den urtean Euskal Herriarentzat oso garrantzitsua dela ere esan dute, ezker abertzaleak "azken hamarkadetako erabakirik garrantzitsuena hartu duelako, estrategia aldatzearena, bide demokratikoak erabiliz aliantzak, bat egiteak eta mobilizazio soziala bilatuz".
POLITIKA
2011ko hauteskundeetan parte hartu ahal izateko estatutuak urtarrilerako iragarri ditu ezker abertzaleak
"Aurrez aurre" ariko direla esan dute Txelui Morenok, Marine Pueyok eta Xanti Kirogak, "eta ez zirrikituen bidez". Ezker abertzaleak "estrategia aldatuz azken hamarkadetako erabakirik garrantzitsuena" hartu duela gaineratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu