inkestak

2012an baino emaitza hobeak, EAJrentzat

Igandean argitaratutako inkesten arabera, 28-29 eserleku izango dituzte jeltzaleek; 2012an baino bat edo bi gehiago.

2016ko irailaren 18a
14:18
Entzun

Gaur zortzi izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta hainbat egunkarik argitaratu dituzte inkestak. Eldiario.es hedabideak ematen dio EAJri emaitza onena: 29 ordezkari lortuko lituzke, eta hamabosna lortuko lituzkete EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. PSEk bederatzi legebiltzarkide lituzke, eta PPk, berriz, zazpi.

Vocento taldeak argitaratutakoaren arabera, 28 eserleku eskuratuko dituzte jeltzaleek. Bigarren indarra izateko lehian aurretik legoke Elkarrekin Podemos (15-16), eta gertu luke EH Bildu (14-15). 9-10 ordezkari lor litzake PSEk, eta zortzi ematen dizkio inkestak PPri.

Ez da besteak bezain zehatza El Mundo-k argitaratutakoa. Horren arabera, 26-28 legebiltzarkide izango ditu EAJk, eta EH Bildu litzateke bigarren indarra (17-18). Elkarrekin Podemosek 13-14 lortuko lituzke, eta PSEk bederatzi. Gainerakoek bezala, eserleku galera iragarri du PPrentzat: 7-9.

El Pas egunkariak ere plazaratu du inkesta. EAJri 27-29 ematen dizkio, eta EH Bilduri 16-17. Elkarrekin Podemosek 14-16 lituzke, eta zortzi eserleku aurreikusi ditu PSErentzat. 6-7 ordezkari lituzke PPk, eta ordezkari bat lor lezake Ciudadanosek. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.