Atzoko agerraldian, Independentistak sareak ez zituensoilik aurtengo Aberri Egunaren nondik norakoak ezagutarazi; izan ere, 2012. urtekoa Iruñean egingo dutela ere jakinarazi zuten.
2011ko eta 2012ko Aberri Egunekin, Baigorri eta Gernika Iruñearekin lotu nahi dituztela azaldu du Maite Aristegi plataformako kideak: «Gernika, gure herriaren askatasunaren ikurra; Baigorri, Nafarroako lurralde batasunaren ikurra; eta Iruñea, Nafarroako Erresumako eta Euskal Herriko hiriburua lotu nahi izan ditugu». Iazko azaroan eginiko nazio konferentzian erabaki zuen plataformak 2012 urterainoko epea «oso garrantzitsua» izango zela, datorren urtean beteko baitira 500 urte Nafarroako Erresuma konkistatu zutela.
2012ko Aberri Eguna Iruñean egingo dute, «Euskal Herriko hiriburuan»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu