EPAITEGIAK

2012ko billabesaren entzierroko liskarrengatik, hiru lagun zigortu dituzte

Lagun ugari zauritu ziren Poliziaren eta herritarren arteko istiluetan.

Auzipetuak, urtarrilean, epaiketa hasi aurretik. AHOTSA.INFO
2015eko irailaren 23a
14:55
Entzun

2012ko sanferminen amaieran, Poliziak billabesaren entzierroa galarazi zuen, jarduera ez-ofizial batekin trafikoa ixten eta garbiketa lanak eragozten ari zirela argudiatuz. Iruñeko Udaltzaingoak eta Espainiako Poliziak istilu larriak eragin zituzten, eta bost lagun atxilotu.

Hiru urte geroago, bederatzi hilabete, urtebete eta bi urteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Iruñeko 2. Zigor Auzitegiak hiru gazteri, "agintearen aurkako atentatua" egitea egotzita. Beste bati 240 euroko isuna jarri dio, eta bosgarren auzipetu bat absolbitu egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.