Bizkaiko Batzar Nagusietan onartu dute bertako langileen 2013ko bi lansariak urtarrilaren hasieran ordaintzea. Legebiltzarrean hitzartu bezala, urte hasieran jasoko dituzte datorren urteko bi lansariak. Abenduko lansaria, aldiz, ez ordaintzea berretsi du Mahaiak, EAJ, PSE-EE eta PPren botoekin eta Bilduren abstentzioarekin.
Horrez gain, 2013ko aurrekontuak onartu dituzte batzarrean. 7,9 milioiko gastua aurreikusten du horrek, aurten baino %3,79 txikiagoa.