PSEk zehaztu du aurrekontuen aurrean izango duen jarrera negoziazioek baldintzatuko dutela. Idoia Mendia alderdiko bozeramailearen ustez, Jaurlaritzak gaur aurkeztutako proiektuak erakusten du PSEk "arrazoi" zuela aurtengo aurrekontu proiektuari kontra eginda: "Murrizketen aurrean alternatiba bat zegoen; horiek saihesteko beharrezko neurriak hartzea, hain zuzen".
Mendiak esan du PSEk "zorroztasunez" ikuskatuko duela EAJk, PSEk eta PPk itun fiskalean adostutakoa aurrekontu proiektuan "errespetatzea".