2014ko Bizkaiko aurrekontuak onartu egingo dira, PSE-EEren abstentzioari esker

Akordioaren berri eman dute EAJk eta PSE-EEk, gustura, erakundeei "egonkortasuna" ematen dielako.

2013ko azaroaren 29a
13:14
Entzun

EAJ alderdiak PSE-EEk aurrekontuei jarritako zuzenketak onartzearen truke —4,5 milioi euro hainbat proiektutarako—, ez dute sozialistek osoko zuzenketarik aurkeztuko, abstentziora joko dute bozketan, eta onartu egingo dira horrela Bizkaiko Aldundiaren 2014ko aurrekontuak.

Guzti horren berri eman dute Bilbon, Batzar Nagusien egoitzan, EAJko eta PSE-EEko ordezkariek. Unai Rementeria aldundiko bozeramailea, Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatua, Lorea Bilbao EAJko bozeramailea eta Iñaki Egaña PSE-EEko bozeramailea izan dira bertan.

Gustura agertu dira bi aldeak, lortutako akordioak erakundeei "egonkortasuna" ematen dielako. Akordio horren baitan daude, besteak beste, Bizkaiko Aldundiak eta PSE-EEk hitzartutako zenbait proiektu: Ermuako saihesbidea, Barakaldoko fabriken arteko errepidea, Portugaleteko zenbait proiektu... Udalerri horiek guztiak PSEren esku daudenak dira eta, orotara 4,5 milioi euroko aurrekontua izango duten proiektuak dira.

Iñaki Egaña PSE-EEko bozeramaileak nabarmendu nahi izan du ez direla EAJk egindako aurrekontu horiek sozialistek egingo lituzketenak, baina Bizkaiak ez zuela beste urtebetez horrela jarraitzerik, eta "erabaki partidistak" albo batera utzita, "erantzukizunez" jokatzea erabaki dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.