Euskal Herria

2014ko udal hauteskundeen ondotik orain arteko gogoetan sakonduko dutela esan diote Parisi

Lurralde kontratua eta etorkizuneko instituzioa izan dituzte mintzagai Parisen Lasserre, Etxeto eta Yvinen arteko bileran. Ipar Euskal Herriko eragileek gogoratu dute azken hogei urteotan garatu den lurralde mailako gogoeta. 

Aitor Renteria.
2013ko abenduaren 19a
17:33
Entzun

Jean Jacques Lasserre Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluko persidentea eta Jean Baptiste Etxeto Garapen Kontseiluko presidentea Jean Marc Ayrault Frantziako lehen ministroaren kontseilari Philippe Yvinekin bildu ziren atzo Parisen. Gaur egungo gobernantza gainditua dagoela ebatziz, jakinarazi diote 2014ko udal hauteskundeen ondotik orain arteko gogoetan sakonduko dutela. Gisa berean, estatuaren eta eskualdearen arteko Lurralde Kontratua azterteari ekin diote bi kontseiluek.

Yvinek jakinarazi die gobernuak lehentasuna ematen diola Lurralde Kontratuaren arraberritzeari eta eskatu diela prefetei eta departamenduko presidenteari kontuan hartzeko Euskal Herriaren berezitasuna. Kontratu berriak oraingoak baino baliabide anitzez gehiago beharko dituela ohartarazi diote Euskal Herriko eragileek. Heldu den udaberrian berriz biltzea adostu dute bi parteek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.