Espainiako Auzitegi Gorenak zigorrak mantendu dituenez, bost auzipetuek espetxean jarraituko dute, zigor hori betetzen. Arnaldo Otegi 2016. urteko apirilera arte jarraituko du. 2009ko urriaren 16tik dago preso, gainontzeko auzipetuekin Baltasar Garzon epailearen aginduz atxilotu zutenean.
Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto 2009ko urriaren 13tik daude espetxean, eta horiek hiru urte eta bost hilabete barru aterako dira espetxetik, sei urteko espetxe zigorra beteta.
Rafa Diez ere operazio egunean atxilotu zuten, baina gero ama zaintzeko behin behinean utzi zuten aske, horrek osasun arazoak zituelako, 2010eko apirilaren 26an, 30.000 euroko bermea ordainduta. Sententzia iritsi zenean berriro espetxeratu zuten. Beraz, sei urteko zigorra osorik betetzen badu, Otegi baino sei urte geroago aterako da espetxetik.