EAE-ko Aurrekontuak

2016ko aurrekontuak onartu ditu Eusko Legebiltzarrak

EAJren eta PSEren babesarekin egin dute aurrera Jaurlaritzaren kontuek. Kontra bozkatu dute EH Bilduk, PPk eta UPDk.

EH Bilduko legebiltzarkide Leire Pinedo, aurrekontuei buruzko eztabaidan. DAVID AGUILAR / EFE
edurne begiristain
2015eko abenduaren 23a
07:16
Entzun

Hirugarren urtez jarraian, PSEren babesari esker atera ditu aurrera aurrekontuak Eusko Jaurlaritzak. Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran eztabaidatu dute gaur goizean 2016ko aurrekontu proiektua eta sozialisten aldeko botoa baino ez du jaso. Joan den azaroaren 24an EAJk eta PSEk lortutako akordioari esker egin dute aurrera kontuek. Horren arabera, PSEk 35 milioi euroko zuzenketak aurrekontuan txertatzea lortu du. 

10.933 milioi euroko aurrekontua izango du Jaurlaritzak gastatzeko datorren urtean. Nolanahi ere, zorpetzera bideratuko du diru gehiena. Aurreko urteetan gastua finantzatzeko hartu zen zorraren zama ordaintzeak gero eta pisu handiagoa dauka kontuetan, eta zergen diru bilketan izan den igoeraren efektua mugatu du, nabarmen.

EH Bilduk, PPk eta UPDk kontuen norabidea kritikatu dute gaurko saioan. EH Bilduren ustez, PSErekin erdietsitako akordioak "ez du ezertan" aldatu aurrekontua, sozialistek agintzen duten udalerrietara bideratuta daudelako hitzartutako zuzenketa gehienak. "Herritarrei bizkarra ematea" egotzi die Leire Pinedok bi alderdioi. PPk, berriz, salatu du EAJren eta PSEren arteko akordioa "politikoa, baztertzailea eta sektarioa" dela eta aurrekontuaren diru gehiena zorpetzea ordaintzera bideratuta dagoela. UPDk, berriz, "klientelismoz" jokatzea leporatu die EAJri eta PSEri, sozialistek agintzen duten udalerriei baino ez dielako "mesede" egiten bi taldeen artean hitzartutako zuzenketak.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.