erabakitzeko eskubidea

2018an Gasteizen kontsulta bat egiteko boluntarioen bila ari da Gure Esku Dago

Irailaren 16an Bilbon "demokraziaren alde eta Kataluniarekiko elkartasunez" manifestatzera deitu du Gasteizko batzordeak.

Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen alde 2015ean egin zuen mobilizazioa. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS
2017ko irailaren 5a
09:54
Entzun

Gasteizko Gure Esku Dago-k aurrerapauso bat eman nahi du erabakitzeko eskubidearen alde, eta datorren urtean kontsulta bat egin nahi du gasteiztarrei estatus politikoaz galdetzeko. Horretarako, ordea, 300 boluntario beharko ditu, eta horien bila kanpaina bat abiatu du. "Demokrazian sakondu nahi duten" pertsonak deitu dituzte izena ematera.

Gasteizko Gure Esku Dago duela lau urte sortu zen, ideia garbi batekin: "Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu, eta herritarren garaia da". Arabako hiriburuan adierazpen bat aurkeztu zuten, eta 4.500 gasteiztarrek sinatu zuten. "Hurrengo urratsa egiteko prest gaude".

Asmoa orain auzoetako taldeak sortzea edo indartzea da, ondoren hainbat batzordetan banatzeko: ekitaldiak, kontsulta eguna, ekonomia, informatika eta auzoetako dinamizatzaileak. "Gasteizek erakutsi du hainbatetan elkarbizitzan oinarritutako gizarte demokratiko bat dela, eta gai dela hainbat gauza eraikitzeko. Horregatik uste dugu Gasteizek gaitasuna eta borondatea baduela demokraziaren alde pausoak emateko kontsulta bat eginez".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.