Azpiegiturak

2018an izango da martxan AHTa, Oregiren esanetan

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak agerraldi bat egin du Eusko Legebiltzarrean; esan du lehentasuna Pasaia biziberritzea dela, baina ez kanpoko portua. Gainera, Donostialdeko metroaren egitasmoa baztertu du, "ezinezkotzat" jota.

2013ko otsailaren 13a
16:32
Entzun

Ingurumen Sailaren lan ildoak zein izango diren azaldu du gaur Ana Oregik Eusko Legebiltzarrean, eta abiadura handiko trena martxan jartzeari beste epe bat jarri dio: 2018a. Oregik azaldu du Gipuzkoako lanak aurreratuak daudela eta 2016rako prest izango dela, baina ohartarazi du Arabako eta Bizkaiko lanak geldoago doazela eta zati batzuk egiteko lanak eman gabe daudela.

Espainiako Gobernuari dagokio Arabako eta Bizkaiko zatiak egitea, eta Madrili egotzi dio Oregik atzerapena. Edonola ere, azpiegitura "estrategikoa" dela ziurtatu du.

Pasaian (Gipuzkoa) kanpoko kaia egitearen aurka azaldutako iritzia berretsi du gaur. Esan du lehentasuna badia biziberritzea dela, eta ez kanpoko portua. Bestalde, gas ez-konbentzionala erauzteko fracking teknikaz, Oregik azaldu du teknika hori gehiago aztertu beharra dagoela baina, gaur-gaurkoz, nahikoa bermerik ez duela.

Halaber, Donostialdeko Metroa egiteko asmoa baztertu du, esanaz "ezinezkoa" dela: “Ez ditugun kredituak arriskuan jartzen ari gara, ezin dugu aurrera egin”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.