2020. urtea baino lehen EAEko estatutu berria lortzea du erronkatzat EAJk, Iñigo Urkullu EAJko buruak jakinarazi duenez. Madrilekin akordioa egiteko beste "kontzertu politiko sistema bat" proposatuko dute,herritarren erabakitzeko eskubidea bermatuko duena. Hausnarketa prozesuko emaitzak plazaratu dituzte, Think Gaur Euskadi 2020 lelopean, Bilbon. "Herritarrekin duten konpromisoa" betetzeko bidea egingo dute, "Euskadirentzat estatus politiko berria" lortzeko.
"Erabakitzeko eskubidea alor guztietan erabiltzeko" aukera defenditu du Urkulluk, eta euskal probintzia guztientzat balioko duen egitura bat sortzeaz ere hitz egin du. Eta lortu beharreko helburuen artean EAEko herritarrek hiru hizkuntza menperatzea ere ageri da: euskara, gaztelania eta ingelesa. Besteak beste euskal kirol selekzioak sortzeko asmoa dute eta amatasun baja urtebetera luzatzekoa. ATH abian jartzea ere asmoen artean dago.
ETAren jarduna behin eta berriro gaitzetsi dute: "Ez dugu onartuko ETAk gure bizitzak baldintzatzen jarraitzea".
Politika
2020. urtea jarri du EAJk estatutu berria lortzeko epetzat
Hausnarketa prozesuko emaitzak plazaratu ditu EAJk, 'Think Gaur Euskadi 2020' lelopean, Bilbon. "Herritarrekin duten konpromisoa" betetzeko bidea egingo dutela diote, "Euskadirentzat estatus politiko berria" lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu