Lukun (Araba) egiten ari diren AHTaren lanak geldiarazi dituzte gaur, berriz ere. 21 lagun obren erdian jarri, eta bi taldetan elkarri kateatu dira. Langileek lana egiteari utzi behar izan diote, segurtasuna dela-eta. Bi orduren ondoren bertaratu da Ertzaintza, kateatutakoak askatu egin dituzte, eta lanak berriz hasi dira.
Ertzaintzak miatu eta identifikatu egin ditu kateatu direnak, eta "hertsatzea eta desordena plublikoa" egitea leporatu diete.
Azaroaren 14an ere antzeko ekimen bat egin zuten herri horretan bertan. Orduan, lanen makinetara kateatu diren hiru lagun, eta atxilotu egin zituzten.
AHT
21 lagun elkarri kateatu dira eta AHTren lanak geldiarazi dituzte Lukun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu