gizartea

21 urteko gizonezko bat atxilotu dute Iruñean, adingabe batekin sexu harremanak izateagatik

Zigor Kodearen arabera, delitutzat jotzen da 16 urtetik beherakoekin sexu harremanak izatea.

2016ko azaroaren 8a
17:47
Entzun

Foruzainek 21 urteko gazte bat atxilotu dute, adingabe batekin sexu harremanak izateagatik. Foruzaingoko Gizarte Laguntza Brigadak abiatu du operazioa, Iruñeko komisarian salaketa jaso ostean.

Foruzaingoak emandako bertsioaren arabera, atxilotuak ez du paperik, eta hainbat deliturengatik kondenatua izan da aurretik ere. Etxean atzeman zuten, 14 urteko neskarekin zegoela. Atestatua eginda, aske gelditu da, baina Iruñeko 1 zenbakidun Instrukzio Epaitegira joan beharko du.

Foruzaingoak gogorarazi du Zigor Kodean egindako azken aldaketen arabera, delitua dela 16 urtetik beherakoekin sexu harremanak izatea, nahiz eta horiek onartuak izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.