Hiru autori kalteak eragin dizkielakoan 21 urteko mutil gaztea atxilotu du bart goizaldean Ertzaintzak Irunen (Gipuzkoa). Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, Pio XII.na kalean aparkatuta zeuden hiru autori (BMW bat eta bi Citroen) erretrobisoreak hautsi dizkiete, eta hiruretako bati alboetako batean zanbatua ere egin diote.
Horren berri izan ostean, patruila bat joan da leku horretara eta han bertan aurkitu ditu ustezko erasotzailea, arestian esan bezala, 21 urteko mutil gaztea. Ertzaintzak azpimarratu du beste sei aldiz ere atxilotu izan dutela mutil hori, baina ez dute zehaztu zergatik.
gizartea
21 urteko mutil gazte bat atxilotu dute Irunen hiru auto hondatzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu