21 urteko zigor eskaera aitaordea ustez hil zuenari
DONOSTIA. 2009ko maiatzean Berrobin (Gipuzkoa) aitaordea ustez hil zuen gizonaren aurka, 21 urteko kartzela zigorra eskatu zuen Fiskaltzak atzo epaiketaren lehen saioan, eta 30 urtekoa hildakoaren semeek. Akusatuak aitortu egin zuen amaren bikotekidea hil izana, baina hark egindako heriotza mehatxuek «izututa» jardun zela erantsi zuen. Defentsak argudiatu du «haserrealdia» izan zuela auzipetuak; era berean, drogak hartuta zegoenez, hori aringarri gisa erabiltzen saiatuko da akusatuaren abokatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu