Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilboko Zorrotza auzoan, emazteari tratu txarrak ematea leporatuta. Ertzaintzaren arabera, jotzeaz gain hozka ere egin dio andreari, eta osasun zentro batera eraman behar izan dute zauriak sendatzera.
Bikotearen etxebizitzan atxilotu dute I.F.O. Hain zuzen ere, ustezko erasotzailearen arrebak deitu die ertzainei gertatzen ari zena ikusita.
Bilbon 22 urteko gazte bat
Bilbon, berriz, 22 urteko mutil bat atxilotu dute udaltzainek bikotekideari eraso egitea leporatuta. L.A.Q.G. bart goizaldean atxilotu dute, Autonomi kalean. Udaltzaingoko iturrien arabera, biktima kale erdira atera da udaltzain patruilla bat gerarazteko. Emakumezkoakudaltzainei esan die urtarriletik zuela bikote harremana atxilotuarekin eta ordutik lau alditan eman dizkiola tratu txarrak.
Emakumeen kontrako indarkeria
22 eta 42 urteko bi gizon atxilotu dituzte bikotekideei eraso dietelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu