Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 22 urte eta erdiko espetxe zigorra jarri dio Tolosan (Gipuzkoa) bikotekidea hil zuen gizonari. Emakumearen semeari, gainera, 175.000 euroko kalte-ordaina pagatu beharko dio.
2012ko martxoaren 23an gertatu zen. Epaileak adierazi du gizonak "aurrez pentsatuta" eta "basakeriaz" hil zuela andrea. Labankada bat eman zion lepoan, eta zauri larriak eragin zizkion. Gizonak 26 urte zituen orduan, eta andreak, 39. Epaiaren arabera, emakumea "edanda" zegoen, eta ezin izan zion aurre egin gizonaren oldarraldiari. Zigortua zen aurretik ere gizonezkoa, bikotekide ohiari mehatxu egiteagatik.