INGURUMENA

23 milioi euro denboralearen galerak konpontzeko, Jaurlaritzaren arabera

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak eman du datua. 2014ko denboraleek eragindako kalteak baloratzeko bilera egin du gaur Donostian, Gipuzkoan denboralearen eraginak jasan dituzten herrietako ordezkariekin, Kostako Zuzendaritzarekin eta Gipuzkoako Aldundiarekin batera.

Maialen Unanue
2014ko martxoaren 5a
12:37
Entzun

Denboraleek eragindako galerak handiak izan dira, eta horiek konpontzearen kostua ere halakoa izango da: Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldeari dagokionez, 23 milioi eurokoa izango dela aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak. Gipuzkoako ordezkariekin batzartu da gaur Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua. Denboralearen eraginak jasan dituzten herrietako ordezkariekin eta aldundiarekin bildu da, eta Kostako Zuzendaritza ere bertan izan da. Azken horren eskumenekoak kontuan hartu gabeko estimazioa egin dute: Gipuzkoan, 11,5 milioi euro beharko dira galerak konpontzeko.

Oregiren arabera, Kostako Zuzendaritzaren eskumenekoak diren gastuak dira handienak, esaterako, Zarauzko malekoiaren (Gipuzkoa) eta Donostiako Zurriola hondartzarenak.

Kopuru horri azken denboraleak egindako galeren zenbatekoa gehitu behar zaiola adierazi du Oregik: beste bi milioi euro inguru gehiago. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.