23 urteko bi mutil hil dira eta beste hiru pertsona zaurituta daude, Bedian (Bizkaia) izandako auto-istripuaren ondorioz.
N-240 errepidean gertatu da istripua, Bilboko noranzkoan. Autoa errepidetik irten da eta aparkatuta zegoen kamioi bat jo du. Herrizaingo Saila ikertzen ari da zerk eragin ote duen autoa errepidetik irtetea; 7:40ak aldera gertatu da istripua, azaldu dutenez.
Istripuaren ondorioz bidaiarietako bi auto barruan harrapatuta geratu dira, eta beste hirurek beren kabuz irtetea lortu dute.
Ezbeharraren eraginez N-240 errepidea itxita dago Bilboko noranzkoan, eta ertzainak trafikoa desbideratzen ari dira, auto-pilaketak sortuz.