Gizartea

23 urteko mutil gazte bat hil da Bilbon ibaira salto egin eta itota

2010eko otsailaren 27a
10:55
Entzun
23 urteko mutil gazte bat hil da bart goizaldean Bilbon, Nerbioi ibaira salto egin, igeri egiten ahalegindu, eta itota.

Lekukoek Ertzaintzari agertu diotenez, goizeko ordubiak eta laurden aldera gertatu da, Alde Zahar alboan, Barrenkaletik hurbil: aipatutako mutil gaztea lagunekin zihoan, eta alkandora kendu ostean ibaira egin du jauzi. Metro batzuk igerian egitea lortu du, baina ondoren, hondoratu eta ito egin da.

Goizeko bostak inguruan lortu dute Ertzaintzako urpekariak hilotza aurkitu eta ateratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.