Ipar Euskal Herriko elkargoa

2.334 biztanle eta hogei herri falta ditu lurralde elkargoak

Aurrera doaz hautetsien bozketak, eta Hirigune Elkargo Bakarra gero eta gertuago dago. Jada 147.967 herritar ordezkatzen dituzte egitasmoaren alde bozkatu duten 60 herriko etxeek.

2016ko apirilaren 18a
17:42
Entzun

Proposamena onartzeko, herri guztien erdiek bozkatu behar dute alde gutxienez, eta alde bozkatzen duten herriek biztanleria osoaren erdia ordezkatu behar dute gutxienez. Hori horrela, 147.967 biztanle ordezkatzen dituzten herriek eman behar diote oniritzia proiektuari (erdiak gehi bat); gutxienez, 80 herrik (beste hainbeste). Jada 60 udalerrik baiezko hautua eginda, hogei falta dira hirigune elkargo bakarraren proiektuak baldintza hori ere bete dezan. Gaur-gaurkoz, hemezortzi dira kontra bozkatu duten herriak, eta 74.521 herritar ordezkatzen dituzte.

Ezezkoa bozkatu duten hirien artean daude Miarritze eta Angelu eta bi horiek eman diote bultzada ezezkoen alde daudenei. Hala ere, bi bider dira hirigune elkargoaren alde daudenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.