Bilboko udaltzainek gizonezko bat atxilotu dute bitan 24 ordutan, emakume bati eraso egitea leporatuta. Udaltzaingotik jakinarazi dute gizonezkoak logela bat alokatzen ziola emakumezkoari.
Ustezko lehen erasoa larunbat gauean izan zen, eta gizonezkoak ustez beirazko botila batekin eraso egin zion. Udaltzaingoek ordu gutxira atxilotu zuten.
Aske utzi zuten gizonezkoa, eta 24 ordu geroago berriro atxilotu zuten, emakume berari labana batekin eraso egin ziolakoan. Bigarren aldi horretan ustezko erasotzaileak polizia etxean aurkeztu zuen bere burua, haren bila zebiltzala jakin ondoren.
F.I.A. da ustezko erasotzailea, eta 31 urte ditu.