Ertzaintzak 24 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Zornotzan (Bizkaia), bikotekidea jo eta labana batekin mehatxatu zuelakoan. 16:00etan jaso zuen erasoaz ohartarazi zuen deia Ertzaintzak, eta bikotekidearen etxera joan zenean hori identifikatu eta atxilotu zuen.
Erasoa goizean gertatu zen. Erasotzaileak hainbat ukabilkada eman zizkion emakumeari buruan eta saihets hezurretan. Horrek salatu egingo zuela esan zionean lepotik heldu eta labana batekin mehatxatu zuen. Emakumezkoak ihes egin eta erasoa salatu zuen.
Gernika, gainera, goizaldean 44 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak taberna batean emakume bat eta lagun bat jotzeagatik.