24 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilboko Abandoko tren geltokian, emakume bat jo eta itotzen saiatu dela egotzita. Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo jazo zen gertakaria, 06:30ean. 26 urteko emakumea da ustezko biktima, eta geltokiko komunetan zegoela, lepotik heldu eta itotzen saiatu zen ustezko erasotzailea.
Komunetan beste emakumezko bat sartu zenean ihes egiten saiatu zen gizonezkoa, baina geltokiko segurtasun indarrek hura geldiaraztea lortu zuten. Atxilotuak hainbat aurrekari dituela jakinarazi du Ertzaintzak, eta gaur eramango dute epailearen aurrera.