24 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo gauean Ertzaintzak Portugaleten (Bizkaia), bikotekideari, emakumezko bati, tratu txarrak ematea leporatuta.
Atzo iluntzeko bederatziak aldera norbaitek Ertzaintzara deitu zuen, Portugaleteko etxebizitza batean emakumezko bat eraso bat jasaten ari zela esanez.
Esandako etxera joan zirenean, emakumezko bat eta haur txiki bat aurkitu zituzten, eta bikotekideak iraindu eta buruan ukabilka jo zuela esan zien. Gainera, duela urtebetetik tratu iraingarria ematen ziola eta beste batean ere jo zuela esan zien emakumezkoak.
Hori entzunda, gizonezkoa atxilotu egin zuten.
Emakumeen kontrako indarkeria
24 urteko gizonezko bat atxilotu dute Portugaleten tratu txarrak egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu